Gaur urriak 2, Txorierriko igogailua ezartzeko hurrengo faseko lanak hasiko dira. Aurreikuspenen arabera lau hilabete iraungo dute lanok, eta denbora tarte horretan hainbat afekzio emango dira zonaldean.
Afekzio hauen artean, adibidez, Txorierriko 10, 24 eta 34 zenbakien aurrean dauden aparkalekuak makina eta obra ibilgailuentzat mugatuko dira. Bestalde, Ramon Rubial plaza eta Lamiakotik Txorierrira igotzen duten eskaileren erailera mugatuko da obrek irauten dituzten bitartean.
Bestalde, Udalen iturriek adierazitakoaren arabera, igogailuaren lizitazio lanetan dabil jada tokiko instituzioa, “fase hau amaitzerakoan igogailua ezartzeko moduan egoteko asmotan”.
Txorierriko igogailua auzoaren eskaera historikoa da, Txorierri eta Lamiako auzoen arteko mugikortasuna hobetzeko amoz, urte askoan atzeratu izan dena, arrazoi ezberdinak direla medio. Behin martxan, garraio publikoarekin zuzenean lotuko du Txorierri auzoak, Metrobilbaorekin nagusiki. Halere, argitzeke geratzen da autobus zerbitzuarekin zer egiteko asmoa duen Udalak. Badira zenbait urte herriko erdialdetik urrunen geratzen diren auzoak erdialdearekin, Metro geltokiekin eta Areetarekin lotzeko Auzobusak moduko zerbitzua martxan jarri nahi zuela. Halere, azken aldian ez dago argi proiektuarekin jarraituko duen edo bertan behera utziko duen.