Hamaika Gara ekimenak erreferendumaren aldekomobilizazioa antolatu du uztailaren 3an

Erreferendumaren aldeko Hamaika Gara herri ekimenak mobilizazioa antolatu du Bilbon dartorren uztailaren 3an, larunbatean, arratsaldeko 17;30ean, Udaletxe aurreko zubian.

Antolatzaileek diotenez “krisi honetatik burujabetzan sakonduz irten behar garela uste dugunok indarrak batzen ari gara.” Uztailaren 3ko mobilizazioa horretarako aukera berritzat dute Hamika Gara ekimenekoek.

Horretarako, konpromiso-txartela erosi beharko da, ekimenaren webgunean eskuratu ahal izango dena. Txartel horrekin mobilizazioa antolatzeko gastuetan lagunduko dute parte hartzaileek eta segurtasun-neurriak egokitzen lagunduko dute. Egunean bertan,  jasotako konfirmazio emaila erakutsiz gero, kanpainaren eskumuturrekoa eskuratu ahalko da Bilboko Areatzako hainbat puntutan.

Hamaika Gara herri ekimenak erreferendumaren aldeko sinadura bilketa jarri du martxan helburu bikoitzarekin. Batetik herritarren konpromisoak eta atxikimenduak metatzea eta, bestetik, Euskal Autonomia Elkargoaren Legibiltzarrari sinatutako eskaera luzatzea. Azken honen kasuan, erreferendumak egiteko ahalmen osoa bere gain hartu, arautu eta garatzea da luzatzen zaion eskaera.

Sinadurak Hamaika Gararen webgunean batzen ari dira. Bestalde, paperezko sinadurak ere biltzen ari dira, paperean sinatzeko aukera emanez. Modu bietara sinatutako herritarren datuak segurtasun osoz jaso, kudeatu eta zainduko direla ziurtatu dute antolatzaileek.

Azkenik, Hamaika Gara ekimenak #11SinadurarenErronka-ri eusteko deia egin dute sinatzaileen artean, norberak beste 11 lagunen kompromisoa lortzeko eskaera luzatuz.


Laburrean

Hamaika Gara Erreferendumaren alde  Eusko Legebiltzarrari eskaera sinatzeko

Konpromiso-txartela  Eskuratzeko 

Uztailak 3ko mobilizazioa  Informazio gehiago


Uztailaren 3ko mobilizazioaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude