Hamaika Gara Solasaldia :: “Ongizate krisia: salbuespen egoeraren aurrean, erantzun berri bila”

Pandemiak krisi sozial eta ekonomiko larria eragin du. Ezohiko egoera honetan, ezohiko neurriak hartu dira, eta aurrerantzean ere halako gehiago hartu beharko dira. Nondik jo beharko genuke aurretik ere ahulduta zegoen ongizatea berreskuratzen eta zabaltzen hasteko? Zer garrantzi dauka burujabetzak honetan guztian?

Horretaz guztiaz arituko dira bihar, maiatzak 26, asteazkena, Gotzone Sestorain baserritarra eta Etxaldeko kidea, Angel Elias EHUko enpresen zuzenbideko irakaslea eta Gaizka Suarez Bilboko Eragin-eko kidea, EHUko Zientzia Politiketako irakasleak gidatutako mahai-inguruan.

Aurreko saioetan hizkuntza politikaren inguruan, nazioaren inguruan, hezkuntza sistema propio eta burujabeaz eta Galeuscaz aritu ziren Hamaika Gara Solasaldietan.

Biharko mahai-inguru hau bostgarren saioa izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera jarraituko ahalko dena YouTuberen antolatzaileen kanaletik.


Info +

Gure Esku  www.gureesku.eus

Solasaldia zuzenean ikusteko  https://www.youtube.com/watch?v=Kquui5uC-9o

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude