Herriko dendetan erosketak sustatzeko bonoak agortu dira

LeioaIndartu izeneko bonuak agortu dira, herriko Udalak jakinarazi duenez.

Leioako Udalak herriko dendetan erosketak sustatzeko irailean kaleratu zituen LeioaIndartu bonu guztiak salddu egin dira.

Guztira, 10 euroko (15 euroko balioan) 3.000 bonu eta 20 euroko (30 euroko balioan) 8.500 bonu dira saldutakoak. Hori horrela, 15 euroko balioa duten bonuetan 45.000 euro eta 30 euroko balioa dutenetan 255.000 euro inbertitu ditu tokiko instituzioak. Guztira, beraz, 300.000 euro bideratu ditu herriko dendetan herritarrek erosketak egin ditzaten bultzatzeko.

Oraindik Leioako establezimenduetan trukatu ez diren bonuak urtarrilaren 31 baino lehen erabili beharko dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude