Herritar martxa egingo dute Uribe Kostako hiru herri handiak lotzeko Bizkaia Hari Gorriak bultzatuta

Datorren igandea, maiatzak 29, Bizkaia Hari Gorria ekimenak Uribe Kostako hiru herri handiak zeharkatuko duen martxa antolatu du.

Martxa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Algortako Txikia Plazatik. Algorta, Neguri eta Areeta zeharkatu ondoren, Erromora helduko da 12:45ean, Kolas Plazara. Getxoko auzo honetatik Lamiakorantz joango dira, Erandiora heltzeko.

Bestalde, Leioan beste adar bat egongo da. Berau 13:00etan irtengo da Tigre Plazatik, Sabino Arana Etorbidea zeharkatu ostean Txakuzulotik Astrabudura joateko. Auzo honetako Josu Murueta Plazan gehituko zaizkie auzo horretako bizilagunak, Erandiorantz jarraitzeko. Erandio behekoan, bestalde, Irailaren 23ko Plazatik irtengo dira hango herritarrak Leioatik eta Getxotik etorritako lagunekin elkartzeko Erandioko plantxadan.

Martxarekin bukatzeko, 13:30ean ekitaldi txiki bat egingo dute, non ekimenaren nondik norakoak azaldu eta ekainaren 18an, larunbatarekin Bilbon egingo duten goiz eta arratsaldeko jaialdia azaltzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.