Ibilaldiak “irrintzi deiadarra” antolatu du hilaren 22rako

Ibilaldia 2021ek “Irrintzi deiadarra” izeneko ekimena antolatu du maiatzaren 22an.

Ibilaldiaren baitan kokatzen den kultur adierazpen honek kate erraldoia osatu nahi du. Hain juxtu, Betiko ikastolaren eta Ander Deuna ikastolaren artean dauden 8,5 kilomentroak irrintzi deiadarrez eta norberaren emozioen adierazpenez osatutako kate erraldoia osatu nahi dute aurtengo Ibilaldiaren antolatzaileek.

Kultur proposamen honekin, Ibilaldia antolatzen duten ikastola bietako (Ander Deuna eta Betiko) komunitatea osatzen duten eta ikastola beretzat sentitzen duen orok (guraso, ikasle ohi, langile, herritar…) parte hartzeko gonbitea izan nahi du.

Parte hartu nahi dutenek 3 pertsonez osatutako taldeak egin behar dituzte: irrintzilaria, emozioen mezularia eta irudi grabatzailea izango direnak. Gainera, “Irrintzi deiadarra” burutu baino lehenago formazio saio batetan hartu beharko dute parte (talde bakoitzeko irrintzilaria), maiatzaren 13an, ostegunarekin.

Irrintzilariaren eginkizuna izenak dioen eginkizuna edukiko du. Emozioen mezulariak berak ulertzen duen moduan adieraziko du sentimendu edo emozio hori (paper batean, gorputzaren adierazpen baten bitartez, soinu tresnaren edo objektu baten bidez…), eta irudi grabatzailea bakoitzaren mugikorrarekin egindako bideoa, argazki edo dena delakoa egin eta bidaltzeaz arduratuko da.

Edozelan ere, izena ematen dutenei zehaztapenak bidaliko dizkiete ekimenaren antolatzaileek. Izen-ematea maiatzaren 12a baino lehen egin behar da.


Info + 

Ibilaldiaren webgunea  www.ibilaldia.eus

Izen-ematea   https://docs.google.com/…/1FAIpQLSe69QdO…/viewform

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude