Igeriketa ikastaro berrietan izena emateko epea zabaldu du Udalak

Sakoneta kiroldegiak gazte eta umeen igeriketa talde berrietarako izena emateko epea zabaltzera doa. Talde desberdinak izango dira; 4 hilabetetik 46 hilabeterako haurren ikastaroak, 4 eta 6 urte bitarteko txikien ikastaroa, eta 5 eta 12 urte bitarteko gazteen ikastaroa. Helduentzako hastapen ikastaro bat ere bai.

Datorren astelehenean, abenduaren 5ean hasiko da izena emateko epea, ikastaro bakoitzak bere epeak izango ditu. Atxikitutako dokumentuetan bakoitzaren ezaugarriak agertzen dira.


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude