Imajinatzen duzu Giza-katea 167. kilometroan apurtzea?

Gure Esku Dago Leioa bebe Boletinaren azken zenbakia argitaratu du titular aztoragarri batekin: “Gure Esku Dagok antolatutako kateak huts egiten du 16… kilometroan” . Eta boletina jasotzen dutenei galdetzen die: “Imajinatzen duzu izenburu hori ekainaren 11ko prentsan?”.

“Ez dugu ezta pentsatu nahi, baina gerta daiteke”, diote GED Leioaren lagunek. “Nahikoa da 5-6 lagunek huts egitea kilometro batean katea ez lotzeko”.

Horixe da boletín jasotzen dutenei zuzentzea: “Horregatik zuregana jotzen dugu: Agian bururatu zaizu zu ez zarela beharrezkoa”, jarraitzen dure.. “Total, jende askok emango du izena eta bat edo bi gorabehera… Ni ez banoa ez da ezer gertatuko”, adierazten dute haien komunikazioan.

Horixe da ekidin nahi dutena: “Kilometro bakoitzeko metroak lotzeko ZU ere behar zaitugu”, diote. “Kateak ez du etorkiZUnik gutako bakoitza ez badago, ZU ez bazaude”, diote duda izpirik gabe.

Eta “azken”txanpan” gaudenez, oraindik ez baduzu izena eman, pentsatu apur baten zer dagoen jokoan,  zer senti dezakezun ekainaren 11n prentsan titular hura aurkitzen baduzu” iradokitzen dute Gure Esku Dagotik.

Horregatik animatzen dituzte leioaztarrak gehiago ez itxarotera eta izena ematera. Ezen “gure esku badago, hau izango da ekainaren 11ko titularra: “Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen aldeko inoizko mobilizaziorik handiena lortu du”.

Horretarako, nahikoa da Sabino Arana kaleko 85. zenbakian duten lokalera joan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara astelehenetik ostiralera, eta zure datuak ematea.

Bakarrik horrela bermatu ahalko dugu ekainaren 10eko giza-katea ez apurtzea 166. kilometroan, ezta 167.enean ere. Aitzitik, horrela, ziur egon, ekainaren 10ekoa arrakasta itzeleko erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldi zirraragarria izatea bermatuko dugu. Denon artean.


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude