#KALAKALATA Ibilaldia 2021en kanta eta bideoklipa igandean aurkeztuko dira Kultur Leioan

Datorren igandean, martxoaren 14an Kultur Leioan, eguerdiko 12:00etan #KALAKALATA Ibilaldia 2021en kanta eta bideokliparen aurkezpena egingo da.

Dugun Covid-19ak sortutako osasun egoera dela eta, Sopela eta Leioako ikastolek antolatzen duten ekitaldian aforoa mugatua izango da.

Horren ondorioz, kanta eta bideokliparen aurkezpenera joan nahi izanez gero, bihar, asteazkena, arratsaldeko 14:30ak baino lehen Betiko ikastolaren info@betikoikastola.eus e-postara mezua bidali beharko da. Jasotako mezuen artean zozketa egingo da, familia bakoitzeko bina sarrera soilik eskuratuko ahal izango direlarik.

Zozketan sarrerak egokituz gero ostegunean zehar ikastola irabazleekin jarriko da harremanetan.

Behin igandeko aurkezpena eginda, Sopelao Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek #Ibilaldia2021 kanpta eta bideoklipa datorren asteburutik aurrera lau haizetara zabalduko dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude