Korrika aurkezteko jaialdia egingo dute bihar Leioan

22. Korrikak apirilaren 7an zeharkatuko du Uribe Kosta.

Martxoaren 31an abiatuko den Korrika aurkezteko ekitaldia egingo dute bihar, martxoaren 11n, Leioan. Bertsolariak, musika, dantza eta beste hainbat ekintza egingo dituzte udalerriko ikastetxe eta elkarteen parte hartzeaz.

Barandiaran Bekoako patioko karpan elkartuko dira 19:00etatik aurrera. Euskararen ekimen erraldoiaren aurkezpenean herriko hainbat eragilek parte hartuko dute, hala nola bertsolariak, txikiteroak eta udalerriko eskola eta ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoek. Gainera, puzzle erraldoi bat ere marraztuko dute Korrikaren leloaz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.