Udalak ezagutarazi duenez, Lamiako eta Txorierri auzoak lotzen dituen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi astez.
“Elementu mekanikoetan dauden desorekek” eragin dute zerbitzuaren geldiaraztea.
Herritarren artean ugariak izan dira orpin arte zerbitzu honek sortarazi dituen kexak, maiz geldituta geratu baita martxan jarri zenetik, 2019ko otsailaren bukaeran.
Udalak herritarrei barkamenak eskatu dizkio “eten horrek zerbitzuan eragin dikzakken eragozpenengatik”.