Leioako HAPO (Hiri Antolamendu Plan Orokorra) berriaren azterketa egiten ari da Udalaren Berdintasun Saila genero ikuspegitik. ”Ikuspegi honen azterketa osoa egiteko Leioako herritarren ikuspegia eta esperientzia jasotzea ezinbestekoa zaigu” diote udal iturriek, eta horregatik “askotariko parte hartze saioak eskainiko dizkizuegu hurrengo asteetan”.
Lehen parte hartze saioa maiatzaren 31n, ostegunez, burutuko da, Txomin Aresti ikastetxeko liburutegian, arratsldekdo 18:00etan hasita. Kasu honetan, umeen ikuspegia da jorratu nahi dena. Jarraian, hots, ekainaren 1ean, ostiralez, behar bereziak dituztenen egoerak aztertu nahi da. Saioa Kultur Leioaren prentsa aretoan izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.
Ekainaren 5ean, asteartez, gazteen txanda izango da, Gaztegunean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hilaren 7an, ostegunez, adinekoen eguna izango da. Saioa Lamiakoko Nagusien Etxean izango da, 12:00etatik aurrera.
Parte hartze saioei bukaera emango zaie ekainaren 9an, larunbatez, Ondiz Dorrrean egingo den saioarekin, 11:00etatik aurrera. Saio irekia izango da.