“Leioa itsasadarretik” jaiaren edizio berria ospatuko da Aldapan

Bihar, urriak 27, igandea, Leioa itsasadarretik izeneko jai herrikoia burutuko da Aldapa Anfiteatroan, goizeko 11:00etatik 15:00etara.

Bertan, gurasoek eta umeek goiza ondo pasatzeko aukera izango dute, non “food trucks” aurkituko dituzten Euskal Herriko gastronomia ezagutzeko eta dastatzeko, baita musika, puzgarriak eta aktibitate ezberdinak ere.

Jaiaren parte hartzaileek, azaroaren 17an eta 24an itsasadarretik antolatutako irteeretan izena eman ahalko dute ere. Paisaiaz eta bista ederraz gozatzeko une ezin hobea da, gehien bat, Leioa zeharkatzen denean. Bilboat izeneko ontzian egingo dira azoraren 17 eta 24an. Goizeko 11tan Getxo Portu Kiroldegiko pantalanatik aterako dira.

Aurreko irteeratan jende asko apuntatu zenez eta plazak mugatuak direnez, inskripzioak Jai Herrikoian bertan egingo dira. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 plaza izango ditu eskuragarri. Ondoren, inskripzio zerrendan dagoen jendeari izena emandako hurrenkeran deituko zaieo, ontziaren edukiera bete arte.

Leioa Itsasadarretik herriko Udalak eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak bultzatutako ekimena da balioan jartzeko itsasadarra Leioatik pasatzen den ingurua.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude