Leioa sortu zeneko 495. urteurrenak Coviden ondorioz hildako herritarrak gogoratuko ditu

Gaur, azaroak 4, Leioa sortu zeneko 495. urteurrena ospatuko da. Hori dela eta, “Covid-aren ondorioz hildako leioaztar guztiak gogoratu nahi ditu Udalak eta, aldi berean, egun zailenetan herritarrak zaindu eta lagundu zituzten pertsonak omenduko dira” egingo den Leioako Egunaren Covidaren pandemiaren osteko lehen ospakizunean.

Ekitaldia, Artatzako Jauregian egin ordez, Leioako indarra eskulturaren ondoan izango da, Udaletxe ondoko parkean, gaueko 20:00etan. Bertara, udalbatzaz gain, herritarrak gonbidatuta daude parte hartzera.

Iban Rodríguez alkateak adierazi duenez, “ez genuen efemeride honen ohiko ospakizuna berriz egin nahi, auzokide hauei euren borroka, lana eta dedikazioa gogoratu eta eskertu gabe”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude