Udalak ez du aurtengo terraza-tasa kobratuko

Udalak aho batez onartu zuen iragan ostegunean egindako osoko bilkuran behin-behinean etetea terrazen jabari publikoaren tasa, 2020. urtekoa hain zuzen. Beraz, aurten Leioako ostalaritza-negozioek ez diote ordaindu beharko terraza tasa Udalari. 14.000 euro inguruko partida, udal kutxetan jasotzeari utziko zaiona.

Alarma-egoeran establezimendu asko ixteak paso eman behar izan dio gaur egun araututa dauden murrizketeei, goberanriek  ezinbestekotzat jo dituztenak birusaren hedapenari eutsi ahal izateko, besteak beste, edukiera murriztea, segurtasun- eta higiene-neurriak areagotzea, etab.

Hori guztia pertsonen erosteko gaitasuna murrizten duten langabezia-tasa handiekin batera, eta horrek zuzenean eragiten dio sektoreari. Egoera zail horretaz jabetuta, eta Leioako negozioei laguntzen saiatzeko, aho batez onartu zen neurri hori osoko bilkuran.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude