Leioako Eguna 2019ren ekitaldi ofiziala burutu zen atzo Artatza Jauregian

Atzo, urriak 25, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik aurrera burutu zen Artatza Jauregian Leioako Egunaren ohiko harrera-jaia, Udalak antolatua.

100 bat lagun bildu ziren ekitaldian, enpresa, kutur-, kirol- eta gizarte mailako elkarte, ikastetxe, eta alderdi politiko ia guztietako ordezkariak (EAJ/PNV, EH Bildu eta PSE-EE) egon ziren atzoko ohiko ospakizunean.

Bertan, herriko alkate Iban Rodriguezek ohiko hitzaldia eskaini zuen eta ondoren aurten nori egokitu zaion omendua izatea ezagutarazi zen. Travelling’ Brothers musika talde ezaguna izan da Udal Gobernuak aukeratu duena “bere ibilbide oparoagatik eta Leioako enbaxadore onenak izateagatik”.  Alkatearen ostean, Travelling’Brothers taldearen kitarra-jole Aitor Cañibanok hitz egin zuen taldearen izenean jasotako errekonozimendu eta omenaldia eskertzeko.

Horren ostean, luntxa eskeini zien udalak ekitaldira hurbildu ziren guztiei, aukera baliatuz argazkiak atera eta talde txikietan hitz egiteko.

Ateratako argazkien galeria Travelling’-Brothers-en ‘One Day in Norway’ kantarekin girotuta ondoko bideoan ikus daiteke.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude