Leioako Eguna Artatza Jauregian eta herriko kaleetan ospatuko da aurten

Bihar, urriak 25, ostirala, Udalak ohiko ekitaldia antolatu du Artatza Jauregian. Bertan, “Leioarentzat eta Leioan lan egiten duten pertsonak eta elkarte zein enpresen ordezkariak elkartzen dira norbait omentzeko”. Aurton, ekitaldi horretaz gain Leioako Eguna “kalera irtengo da eta, igandean, zirkuarekin erlazionatutako hainbat ekintza izango dira Sabino Arana kalean eta Pinuetan”, udaletik jakinarazi denez.

Leioako Elizaurreko sorreraren urteurrena ospatzeko ekitaldia egiten da Artatza Jauregian urtero. Bertan elkartzen dira leioaztarren eta Leioarekin zerikusia dutenen ordezkaritza bat (elkarteak, enpresak, taldeak…) eta une hau aprobetxatuz Udalak Leioaren alde lan egin duen elkarte eta pertsona bat omentzen du. Nortzuk izango diren omenduak ez du ezagutarazi tokiko instituzioak.

Honetaz gain, aurton, Leioako Udalak kaleetara ere atera nahi izan du Leioako Eguna. Horretarako, igande honetan, Pinuetako kaleak musikaz blai izango dira ‘Sidral Brass Band’ taldearen eskutik 13:00etatik aurrera. Eta, Sabino Arana kalean, goizeko 11:30etik aurrera, zirkuarekin erlazionatutako hainbat ekintza izango dira (jolasak, zirko saioa…).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude