Leioako Udal Euskaltegiak udako ikastaroetan izena emateko epea ireki du

 Mastitxu Euskaltegiak B2 eta C1 mailak egiaztatzeko ikastaroak antolatuko ditu uztailean

Leioako Udal Euskaltegiak, Mastitxu Euskaltegiak, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko ikastaroak emango ditu uztailean. Ikastaro trinkoa izango da, 08:00etatik 13:30era, eta ekainaren 28an hasi eta uztailaren 21ean bukatuko da.

Aurrematrikula ekainaren 12tik 22ra bitartean egin ahal izango da, Udal Euskaltegian bertan (Iparragirre etorbidea 78). Ikastaroak HABEren dirulaguntza jasoko du, eta 99,00 euroko prezioa izango du guztira; dena dela, aurrematrikula egiteko, 20 euro aurreratu beharko dira.


Erlazionatutako dokumentua

Mastitxu Euskaltegia  Udako ikastaroak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude