Leioako Zaintza Sarea hasi da adindu eta ezinduei laguntza bideratzen

Leioako Zaintza Sarea, Sutea herriko gazte feminista taldetik sortutako proposamena abian jarri da.

Aurreko egunetan hasi ziren beste pertsona batzuekin (gazteak…) harremanetan eta sare sozialetan bolondresak eskatzen. Honez gero badira 60 pertsona prest azaldu direnak adinduei edota etxetik funtsezko beharrak astzeko irten ezinean dabiltzanei laguntza emtaeko.

Sare honen helburua pertsona horiek dituzten beharrei erantzun azkarra ematea da: errosketak egin eta etxera eraman, botikak erosi eta eraman, zarama atera edo antzeko beharrak.

Laguntza eskatzeko telefono bat jarri dute martxan, 688 779 938 zenbakia duena. Telefono honetan zentralizatuko ditutzte Leioako Zaintza-Sarek jasoko dituen laguntza eskaera guztiak. Behin hori eginda, deitzaileak duen beharra azaldu beharko dio telefonoa jasoko duenari eta horrek deituko dio hurbilen dagoen sarekideari bideratzeko eskaera.

Leioako Zaintza Sareak sare sozialetan bolondresak eskatzeko erabilitako kartela. Argazkia: leihoa.info

Sare honetako kideek diotenez, “bolondres izateko baldintza batzuk ezarri dira”. Zehazki, honako hauek: arnas sintomarik ez izatea (eztula, eztarriko mina, sukarra…); adinez nagusia izatea eta 65 urte baino gutxiagokoa izatea; bestelako gaixotasunik ez izatea (asma, gaixotasun kardiobaskularrak….); etxeko egoera egokia izatea, hots, etxeko kideen artean ondorengoak ez egotea: kideren batek 65 urte baino gehiago izatea, inmunogutxitua den norbait, gaixotasunen bat (arnas aparatuko gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak…) duen inor.

Bestalde, jarduna aurrera eramaterakoan, honako jarraibideak ezarri ditu sareak: zebitzua eman aurretik, tenperatura hartu eta 37tik beherako tenperatura izatea beharrezkoa izango da zerbitzua eman ahal izateko; zerbitzua eman aurretik eta ostean, eskuak ura eta xaboiarekin ondo garbitzea, eskuekin ikutzen dutenaz kontzientea izan eta aurpegia, sudurra eta begiak ikutzea saihestuko da -ez eskularru ezta eskuekin ere, hauek garbitu berri egon ezean-; erosketak egin bitartean, komertzioan dagoen jendearekin (erosle, langile…) ez izatea kontaktu fisikorik eta uneoro 1,5 metroko distantzia mantentzea eta komertzioak markatutako segurtasun neurriak jarraitzea (eskularruen erabilera, esaterako); kontaktu fisikoa ekidin zerbitzua eskatu duen pertsonarekin eta, ahal den neurrian, ez ikutzea atea, txirrina edo bestelakorik, telefonoz komunikatuko baitira sarekideak zerbitzua eskatu duenarekin.

Leioako Zaintza-Sarea

Laguntza eskatzeko  688 779 938 telefonoa

e-posta  zaindu.leioa@gmail.com

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude