Leioan 200.000 euro inguru bideratuko dira garapenerako lankidetzako proiektuetara

Leioako Udalak herrialde pobretuetan ekonomiaren, gizartearen, politikaren, kulturaren, ingurumenaren eta gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen arloko aldaketak sustatzen dituzten garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko deialdia ireki du. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek Leioako egoitza elektronikoaren bidez aurkez ditzakete beren eskabideak.

Leioako Udalaren Gizarte Ongizaterako sailak garapenerako lankidetza-proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdi orokorraren oinarriak argitaratu berri ditu 2020ko ekitaldirako, 198.000 euroko aurrekontuarekin.

Guztira, xede horretara bideratutako udal partida 198.045 eurokoa izango da, eta diruz laguntzeko moduko proiektutzat hartuko dira herrialde pobretuetako kolektiborik edo eremurik kaltegarrienen eskubideak eta premiak betetzera bideratutakoak, azken horiek ELGAren Garapenean Laguntzeko Hartzaileen Zerrendan sartutakoak izanik.

Aurkeztutako proiektuek, ahal dela, kolektibo kaltebera hauei eman beharko diete laguntza: haurrak, emakumeak, lekualdatutako pertsonak eta/edo errefuxiatuak, nekazariak, herri indigenak eta arriskuan dauden gutxiengo etnikoak. Horretarako, Garapen Jasangarriaren Helburuetan bildutako eta Leioako Udalak lehenetsitako sektore-arloei erreferentzia egiten dieten proiektuak baloratuko dira.

Proiektuek 18.000 euroko gehieneko diru-laguntza izango dute bakoitzarentzat, eta zeharkako ardatz gisa sartu beharko dira eskubideen ikuspegia, genero-ikuspegia eta ingurumen-jasangarritasuna.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.