M8 :: Leioako emakume feministen argazkia osteguneko grebara deituz

Martxoaren 8ko Nazioarteko mugimendu feministak deitutako grebaren harira, Leioako Mugimendu Feministak Boulebarrean argazkia egiteko deia zabaldu zuen asteon. Atzo, emakumeen plantora deitzeko arrazoiak biltzen dituen esku-orria banatu ostean egin zuten argazkia. Bertan, adin guztietako emakumeak bildu ziren: gazteak eta ez hain gazteak. Denak bat eginda, emakumeek jasaten duten zapalketa mota oro salatuz, ostegunean burutuko den greba eguneko lan-uzteetan eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatuz gainontzeko emakumeei.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.