M8an konzentrazioa deitu du Leioako Sare Feministak Bulebarrean

Greba deialdirik ez badago ere, hainbat mobilizazio egindo dira hiriburu eta herrietan, gehienak arratsaldez I Leioan Bulebarrean deitu dute kontzentrazioa egiteko, gaueko 19:30ean

Bihar, nazioarteko emakumeen egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba deialdirik egin ez badu ere, mobilizatzeko dei ugari egin ditu.

Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean aterako da kalera mugimendu feminista. Sistema “arrazista kapitalista eta heteropatriarkala” dela salatu eta bizitzak erdigunean jartzea beharrezkoa dela aldarrikatuko dute biharko egunean.

Martxoaren 8ko ekimenen berri emateko egindako agerraldian azaldu zutenez, “Covid19ak eragindako izurrite testuinguruak, sistema honen dimentsio ezberdinetako krisiak azaleratu ditu, lehertu dena, ez baita osasun-krisia soilik.

Mugimendu feministak salatu duenez, “herritarron osasunaren gainetik, Gobernuetatik kapitala lehenetsi da berriz ere. Mugak eta kaleak militarizatuta ikusten ari gara, abusu polizial eta instituzional arrazistak jasan ditugu, ehunka kide kaleratuak izan dira edo kaleratze arriskuan daude, milaka emakumek lan merkatua utzi behar izan dute zaintza lanengatik, agerian geratu Euskal Herrian bertan erabakiak hartzeko ahalmen eza, espazio okupatuak desalojatu dituzte, indarkeria matxistak ez du etenik izan eta krisialdiak eragin zuzena izan du eremu feminizatuetan, bereziki egoera irregularrean dauden emakume langileen eremuan”.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak M8ko mobilizazioak iragartzeko agerraldia I Argazkia: EH Mugimendu Feminista

Horregatik, “aurten inoiz baino gehiago, sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz antolatu dugu martxoaren 8a. Osasun prebentziorako neurriek zein mugikortasun mugek ohikoak ditugun mobilizazio erak zailtzen dizkigute, baina kaleak salaketarako espazio izateko modua bilatuko dugu.

“Krisi hau ez zen pandemiarekin hasi, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministan orain ez gara isilik eta geldi egongo. Sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista arrakalatzeko feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitu behar dugu. Hain zuzen ere, bizitzak sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko eta botere harremanak errotik aldatzeko” diote feministek.

Diotenez, “egunetik egunera gaurkotzen eta indartzen goaz mugimendu feminista. Gure arteko arrazakeria bistaratu eta landuz, herri eta auzoetan aliantza sareak ehunduz, borrokarako espazioak zabalduz, mundu mailako ekintzetan parte hartuz… Euskal Herrian eta Euskal Herritik dena aldatzeko lan egingo dugu. Aurtengo martxoaren 8an ere, erdigune eta bazter guztietan mobilizatuko gara.

Feminismotik dena aldatzeko, sistema arrakalatu I Irudia: Leioako Sare Feminista

Leioan Bulebarrean izango da hitzordua

Gure herriaren kasuan, Leioako Sare Feministak gaueko 19:30ean kontzentrazioa egiteko deia zabaldu du, Iparragirre Zeharbideko Bulebarrean.


Iruñerriko Mugimendu Feminista ekoitzitako Ni un paso atrás kantaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude