Manifestazio ugari Maiatzaren Lehenean

Hemen da Maiatzaren Lehena. Euskal Herriaren luze zabalean, manifestazio ugari izango dira, sindikatu ezberdinek antolatuta.

Gurean, Bilbon izango dira sindikatu ezberdinetako hitzorduak.

LAB sindikatuarena izango da lehen manifestazioa, goizeko 11:00etan Zabalburu Plazatik abiatuta. “Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu” leloa aukeratu du aurtengo Maiatzaren Lehenerako sindikatu abertzaleak. Aurten, LABek Bilbo Zaharreko plazan, disko jartzaile bat, kale animazioa eta umeentzako jolasak ere antolatu ditu.

ELA sindikatuak Jesusen Bihotza aukeratu du goizeko 11:30ean bere manifestazioaren irteera leku gisa. ELAk ‘Borrokan ari gara-Acabemos con precariedad’ leloa hautatu du aurtengo Maiatzaren Leheneko bere mobilizazioetarako.

ESK eta Steilas sindikatuek, bestalde, Bilboko Gran Via 56tik abiatuko dute bien manifestazioa, goizeko :11:30ean,   “Kapitalak gehiago nahi du” lelopean.

CCOO eta UGT sindikatuek, beren aldetik, eguerdiko 12.00etan  abiaraziko dute haien manifestazioa Bilbon, Bihotz Sakratutik. Aurten “#LaSolución: Prezioak mugatu, soldatak igo eta berdintasun handiagoa” aukeratu dute bi sindikatuen aldarrikapen nagusi bezala.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.