Manifestazioa monarkiaren aurka

Juan Carlos Lehena Borkoi erret-etxeko errege emeritoak Estatu espainiarretik hanka egin behar duen honetan, gaur, Abuztuak 5, asteazkena, monarkia espainiarraren aurkako mobilizazioa burutuko da.

Hitzordua Bilbon izango da, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko plazan. Hego Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetan ere antzeko mobilizazioak burutuko dira.

Denak Borbones fuera! Monarkia kanpora! Lelopean burutuko dira.

Horrela, monarkia espainiarraren ustelkeriaz gain, sistema politiko horren aurkako aldarri soziala agerian jarri nahi dute mobilizazioen deitzaileek.

Hauexek dira mobilizazio hauen sustatzaileak: EH Bildu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK, Podemos-Ahal dugu, ELA, LAB, CCOO, Nafarroako Junta Republicana de Izquierdas  eta Batzarre, beste kolektibo batzuen artean.

Hego Euskal Herriko mobilizazioak espainiar monarkiaren aurka. Argazkia: leihoa.info
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude