Azaroaren 1etik 15era Laket Jabekuntza eskolan Medicus Mundiren ‘Mujeres en Red’ erakusketa ikusi ahal izango dugu. Erakusketa zabalik izango da astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, eta astearteetan, 16:00etatik 20:00etara.
Leioako Udalaren laguntza medio, “Mujeres en red por la Gobernanza hidrica comunitaria” proiektua onartu zen Omoako udalerrian (Honduras). Proiektu honek gizartearen parte-hartzea sustatzen du, eta arreta berezia jartzen du emakumeek erabakiak hartzen dituzten heinean ura segurtasunez eskuratzeko eskubidearen alde lan egiten duten komunitate-oinarriko erakundeetan parte har dezaten. Irudi horien bidez, emakume horien errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera dago, baita San Isabel mikroarroan basoberritze-lanak nola egiten dituzten ere.