Mendekotasuna duten senideen jagoleei eskaintzen zaien doako ‘Atseden zerbitzua’ indartu egin du Udalak

Leioako Udalak handitu egin du mendekotasuna duten senitartekoak zaintzen dituzten pertsonen artean aisialdi-tarteak errazteko Atseden-zerbitzuaren ordu-kopurua. Doako zerbitzua da, edozein leioaztarrek eska dezakeena, bere ardurapean mendeko senide bat duena eta ordu batzuez senitartekoa zaintzeko laguntza profesionala jasotzeko aukera ematen diona.

Gaixoaren edo mendeko pertsonaren osasuna eta ongizatea lehentasunezkoak dira, baina baita pertsona horien zaintzapean dagoen senidearenak ere, eguneko 24 orduetan. Hori dela eta, Leioako Udalak Atseden-zerbitzua jarri zuen martxan 2017an, zaintzaileei beren bizitza pribatua/lana eta senitartekoaren zaintza bateratzen laguntzeko.

Zerbitzu hori guztiz bateragarria da Zainduz eta Gizatek programekin, telelaguntzarekin, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuarekin, Familia Inguruneko Zainketen Prestazio Ekonomikoarekin eta Eguneko Zentroarekin eta Eguneko Arretarako Zentroarekin.

Abian jarri zenetik, Leioako Udala urtero handituz doa kolektibo horren eskura jarritako gehieneko ordu-kopurua. Ordu horiek elkarrekin bizi diren eta zaintzen duten senidearen mendetasun-mailaren arabera zehazten dira, eta 2020rako honela onartzen dira: Arrisku-egoeran dauden pertsonen zaintzaileak, 10 ordu urtean; I. mailako mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak,  18 ordu urtean; II. mailako mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak, 40 ordu urtean; III. mendetasun-maila duten pertsonen zaintzaileak, 50 ordu urtean.

Info +

Udal Gizarte Zerbitzuak  Inaurratzaga kalea, 1

Telefonoa  94 480 13 36

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude