Mendibile Jauregiak 7. Txakolibier Festa ospatuko du asteburuan

7. Txakolibier Festa, Municheko Oktoberfest festa bavariarretan oinarritutako ekitaldia, urriaren 25ean hasiko da eta urriaren 27ra arte izango da Mendibile Jauregian, Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailearen egoitzan

Mendibile Jauregia elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Leioako Udala batzen dituena, 7. Txakolibier Festa antolatu du asteburu honetarako. Jai-giroa eta familiarra izango da Mendibilen Alemania eta Euskadiko gastronomiak elkartzen dituen ospakizun honetan; eraskusketa, dastaketa, haur animazioa, herri musika eta pop-rock kontzertuekin, besteak beste.

Urriaren 25ean, ostirala, ohiko anaitasun bazkaria ospatuko da 13en txokoan UPV-EHUko pintura masterreko artistekin, Gabriela Cuesta (18HerriKirolak) eta Marcos Castañedo (Horma Lehiaketa), prentsa eta laguntzaileak barne; arratsaldean karpa solidarioak irekiko dira, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenak eta Cervezas Orok bultzatuta. Bertan, emandako produktuak salduko dira Sortarazi Leioa Elikagai Bankurako laguntza lortzeko.

Haurrentzat ere ekintzak egongo dira, Herri Kirolak erakusketa bisitatu ahal izango da eta, 20:00etatik aurrera, Te mamas & T’empapas musika bandak, Iñaki Urangak zuzenduta, Pop-Rock kontzertua eskainiko du.

Urriaren 26an, larunbata, eguerdiko ordu batetan Oktoberfesteko inaugurazio ofiziala egingo da brindis batekin. Egun osoan zehar ekintzak burutuko dira; gastronomia, herri kirolak, haur jokoak eta karpa solidarioak. 20:00etatik aurrera Melissa & the Jacks musika taldeak pop rock kontzertua eskainiko du.

Urriaren 27an, igandean, eguerditik aurrera, Txakolibier Festaren programak haurrentzako ekintzekin jarraituko du, erakusketak eta karpa solidarioak, besteak beste.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.