Ondasun Higiezinen gaineko Zerga BIZUM bidez ere ordain daiteke

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dago, azaroaren 2ra arte. Ohiko ordainketa bideez gain aurten BIZUM bidezko ordainketa ere gehitu da. Udalak ordainagiriak helbideratzera animatzen jarraitzen du.

Horretarako, ordainagirien helbideratzea errazteko, 2021eko zerga helbideratze epea zabalik egongo da urriaren 7ra arte, e-mail bat bidaliz bilketa@leioa.net helbidera edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetako edozeinetan. Helbideratuta dauden kontuetako karguak urriaren 11n egingo dira.

Udalak inprimakiak bidali ditu etxebizitzetara, ordainketa honako bide hauen bidez egiteko: Banku-helbideratzearen bidez (urriaren 7ra arte), Ordainketa-pasabidea (www.leioa.net), Banku-erakundeak, Zergapeko posta-igorpena eta Udaleko eta/edo Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan. 

Hauetaz gain, aurten Bizum bidezko ordainketa egiteko aukera ere badago. Horretarako, aldez aurretik 94.400.8000 zenbakira deitu behar da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude