Osasuna sustatzearen alde lan egiten dutenei zuzendutako diru-laguntzen udal deialdia

Uztailaren 30era arte izango da zabalik epea

Bizimodu osasungarria eta zahartze aktiboaren alde lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta gainerako erakundeei zuzendutakoa diru-laguntza deialdi berria atera du Leioako Udaleko Gizarte Ekintza eta Osasun Sailak.

Anomalia genetikoak, garapen-nahasmendu orokortuak, gaixotasun arraroak eta abar pairatzeagatik zeharo kalteberak diren kolektiboekin lan egiten dutenei ere zuzenduta dago deialdi hau. Betiere Leioako udalerrian gauzatzen diren ekintzak eta programak direnean; edo Leioatik kanpo garatu arren, kideen artean Leioako herritarrak dituztela egiaztatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta gainerako erakundeek antolatutakoak izango dira.

Deialdirako 7.000 euro bideratu dira. Diru-laguntza eskabide bakoitzari, gehienez ere, 1.150 euro ematea egongo da ekintza edo programa bakoitzeko. Oinarriak eskuratzeko Leioa Zabalik gardentasun-atarian sartzea besterik ez dago eta kudeaketa Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko da.

Info +

Bizimodu osasungarria sustatzeko laguntzak  Deialdiaren oinarriak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.