Osasungintza publikoaren aldeko giza-katea antolatu dute datorren ostiralean

Osasungintza publikoa defendatzeko Giza-katea antolatu dute Leioan datorren ostiralean, azaroaren 27an.

Deialdia arratsaldeko 19:00etan hasteko eginda dago, Leioako Osasun Zentroan.

Antolatzaileek zabaldu dutenez, Osasun Zentrotik abiatuta Sabino Arana kalean zehar ibiliko dira, Luis Bilbao Libano kaletik Avanzada gaineko Bulebarrean bukatzeko.

Deialdia azken lau asteazkenetan egindako Osasun Zentroaren aurreko konzentrazioaren egunean erabaki zen, ordura arteko konzentrazio estatikoaren formulazioa ibiltaria izango den giza-katea hobetsita.

Bertan, osasungintza publikoaren aldeko aldarriak zabalduko dira. Besteak beste, datorren urteko aurrekontuetan inbertsio handiagoa egitea; Lehen Arretan askotariko baliabide gehiago izatea eta, azkenik, murrizketak eta pribatizazioak errefusatzea.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude