Datorren ostiralean, abenduaren 11n, osasungintza publikoa defendatzeko mobilizazio berria burutuko da.
Arratsaldeko 19:00etan hastekoa den Giza-katea egiteko asmoa dago. Irteera, Leioako Osasun Zentroaren ataratik egingo da, handik Sabino Arana kalean zehar Udondoko Bulebarraren hasiera baino lehen Luis Bilbao Libanorantz jotzeko. Bukaera Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean izango da.
Hauxe izango da Leioan burutzen den zazpigarren mobilizazioa Osasungintza publikoaren defentsan. Lehen lauak Leioako Osasun Zentroaren atari aurrean burututako konzentrazioak izan ziren, ostegunetan eginak. Azken biak ostiralera pasatu ziren eta konzentrazioa egin beharrean, Giza-katea egin zen.
Bertan, Osasungintza publikoan inbertsio ekonomiko handiagoa egitea, Lehen Arretan giza-baliabide gehiago eta osasungintza publikoan murrizketarik eta pribatizaziorik ez egiteko aldarrikatu egin da, besteak beste.