Ostiral honetan, urteko Azken Ostirala eta presoen aldeko brindisa egingo da Bulebarrean

Bihar, abenduak 30, urteko Azken Ostiralaren kontzentrazioa egingo da Avanzadaren Bulebarrean, gaueko 20:00etan, Etxera bidea gertu lelopean.

Elkarretaratzea duela urte beteko egoerarekin alderatuta, arras egoera ezberdinean egingo da: 173 euskal presoetatik soilik 14 daude Hego Euskal Herritik kanpoko presondegietan. Frantziar estatuan dauden 12 euskal presoetatik Lannemezaneko presondegian 11 daude, eta bakarra, Reaukoan, arazo teknikoen ondorioz.

Kontzentrazioaren bukaeran preso eta atzerriratutakoen aldeko brindisa  egingo da.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude