Pentsionisten aldarriak ekarri zituen Leioara txirrindula-martxak

Donostian hasitako pentsionisten txirrindula-martxa atzo igaro zen Leioatik. 10:30erako zegoen iragarrita Euskal Etxeen Plazan hitzordua. Bertan egon ziren pentsiondun talde txikia, 20 bat lagun,  txirrindula-martxa noiz helduko zain.

Heldu, heldu ziren pentsiodun txirrindulariek eta Berangoko Alconza empresaren hainbat langile, baina, martxa atzeratuta zegoelakoan, gelditu gabe jarraitu zuten Erandioraino, handik Areetako Bizkaiko zubira joateko jarraian.

Hala ere, Leioan zeuden pentsiodunek Osakidetzaren Lehen Arretaren inguruko idatzia irakurri zuten.

Areetan heldu zirenean argazkia egin zuten Leioatik igarotako tixrrindulariak haraino hurbildutako pentsiodun leioaztar eta Alconza enpresaren langile batzurekin batera.

Areetan ere, komunikatua irakurri zuten pentsiodunek. Hona hemen:

 

Behin Areetan komunikatua irakurrita, Bizkaiko Zubia erabili zuten Portugaletera heltzeko. Hona hemen Portugalera heldu zireneko bideo laburra:

Portugalete eta Santurtzitik igaro ondoren, Sestaora abiatu ziren, handik Barakaldora helduta, bazkaria eta atsedenaldia egiteko.

Arratsaldean abiatu zen txirrindula-martxa Bilborantz, bertan bukatu zelarik martxaren bostgarren etapa.

Martxa osoan zehar pentsiodunek 1080 euroko gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoen defentsa, hauen pribatizatzearen kontra eta zaintza lanen partekatzea gizon eta emakumeen artean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.