Presoen aldeko brindisa 31n, 19:00etan Plaza Gorrian

2020 urte berriko presoen aldeko brindisa egingo da hilaren 31n, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, erdialdeko Plaza Gorrian.

Eximen honekin, euskal preso, iheslari eta deportatuak galera irtetea eta etxera itzultzea aldarrikatu nahi da. Eta bide batez, urtarrilaren 11n eggingo den ohiko euskal preso politikoaen eskubideen aldeko manifestazio nazionalaren hitzordua gogoratu nahi dute antolatzaileek.

Gabonetako presoen aldeko ekimenen arteko azkena izango da urteko urte zahar eguneko hau. Iragan 24an ere, bi ekimen burutu ziren arratsalde berean: lehenik eta behin, preso eta iheslarien aldeko Oletzeroa ibili zen erdialdeko kaleetan zehar eta, 19:00etan ere, Kanta dezagun 564 ekimena burutu zen Plaza Gorrian, Hertzainak talde historikoaren kanta ezaguna herritarrek abestuta. Honen Bidet, oraindik presondegi espainiar eta frantsesetan dauden euskal presoak gogoan, haien etxeratzea aldarrikatu zen.

Haien hutdune irudikatzeko, Gabonetako mahai bat atondu zen, non kokatu ziren presondegi frantses eta espainiarretan dauden 245 presoen argazkiak biltzen dituzten kartelak, euskal preso politikoak behingoz etxera! leloarekin.

Ondoso esteka honetan, 564 kanta abestu seneko une batzuk: https://www.facebook.com/666531788/posts/10158700598926789/?d=n

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.