Sakoneta Kiroldegiko bi zerbitzu zabalduko dira astelehenetik aurrera

Sakonetako Udal Kiroldegiak datorren astelehenean, abuztuaren 16arekin batera zabalduko ditu berriro bere ateak.

Hala ere, ez dira bere zerbitzu guztiak irekiko. Harrera zerbitzuaz gain, muskulazio gela eta bulderra soilik irekiko dira.

Abuztuan egiten den ohiko geldialdia egin du Kiroldegiak aurten ere. Lanak hilaren hasieran hasi ziren, eta nahiz eta aipatutako zerbitzuak zabalduko diren, hilaren 30era arte ez da zabalduko igerilekua.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude