Sarek antolatua, igandean Uribe Kostako Martxa burutuko da

Igandean, ekainaren 21ean, Izan Bidea kanpainaren barruan, Uribe Kosta Martxan izeneko ibilaldia antolatu du Sare, preso eta iheslarien aldeko ekimen herritarrak.

Ibilaldiak bi irteera izango ditu: Batetik, Berangoko frontoitik aterako den zutabea, goizeko 11:00etan, Algortako Telletxetik igaroko da eguerdiko 12:00etan, handik Portu Zaharrera joateko (12:30ean) eta hemendik Ereagako hondartzaraino abiatzeko. Ereaga hondartzara 13:00etan heltzea espero da.

Bigarren zutabea Erandiotik irtengo da, goizeko 10.30ean Metro Geltokitik. Handik Astrabuduko Murueta Plazaraino abiatuko dira parte hartzaileak, 11:00etan Udondoko plazara heltzeko. Hortik, Luis Bilbao Libano kaletik Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrera helduko dira, handik Lamiakorako bidea hartuko duelarik. Lamiakoko Plazara 11:30ean heltzea espero dute antolatzaileek, Puzgilearen biribilgunera 11:45ean heldu eta Erromo igarota 12:15ean Bizkaia Zubira ailegatzeko. Handik, Txurruka pasealekutik Ereaga hondartzarantz abiatuko dira martxistak, Berangotik etorritakoekin 13:00etan bat egiteko.

“Izan Bidea, ibiltarien sarea” dinamikaren irudia. Argazkia: Sare

Izan Bidearen dinamikaren lehen urratsa Uribe Kostan

Igandeko Uribe Kosta Martxan izeneko ibilaldia Sarek duela gutxi ezagutzera Izan Bidea dinamikaren baitako lehen ekimenetako bat da Uribe Kostan.

Dinamika horren bitartez, Espainia eta Frantziako gobernuek “euskal presoei ezartzen dieten salbuespen legedia bertan behera utzi behar dutela behin betiko” adierazteko baliatuko baliatuko dute. “Egoerak berak erakusten duen urgentziaz, beraz, ezinbestean eta berehala, lau neurri hauek hartzeko” exigitzen diete bi gobernuei: euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzea; larriki gaixo diren presoak, hala nola, 65 urtetik gorakoak, askatzea; preso eta senideek dagozkien bisitak berreskuratu behar izatea; eta, gradu progresioa ahalbidetuz, baldintzak betetzen dituzten presoak etxean betetzea.

Sarek esan duenez, “krisi fase honetan posible da urrats horiek ematea, honek sortutako muturreko egoerak ekidinez. Hala eskatzen dugu guk, baina baita Europak, Nazio Batuen Erakundeak (NBE), mundu mailako hainbat pertsona esanguratsuk eta euskal jendarteak ere.

Hori hala, Sarek “kaleak bete eta aldarri hauek zabaltzera gonbidatzen nahi zaituztegu guztiok. Martxan jarritako ‘Izan Bidea’ izeneko dinamikarekin bat eginez, etxerako bidea egin asmoz, inoiz egin den biderik jendetsuenean parte hartzera: “dei egiten ditugu herritarrak, guztion artean egitera 3 milloitik gorako kilometro, eta horretarako kalean izan behar gara eta orain arte landu dugun kontsentsu zabal hori, aktibatu eta mugimendu bilakatu, pauso bat emateko garaia da, presoak etxeratzeko garaia da”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.