Sarek datorren ostiralerako manifestazioa deitu du Bilbon

Sarek, martxan jarri duen Ibilian ibilian, etxerako bidean kanpainaren barruan, urtero Bilboko Aste Nagusian egin ohi den manifestazioa antolatu du.

Preso eta errefuxiatuen eskubideen alde lanean ari den erakundeak dioenez, “jaiak ezberdin bizi behar ditugun arren, aurten ere “preso eta iheslariek bizi jasaten duten salbuespen legedia salatu eta bertan behera gera dadin eskatzeko kalera irtengo gara”.

Sareren ustez, “aldaketak nagusi izan diren ikasturte honetan, ezinbestekoa da kaleak betetzen jarraitzea”. Dioenez, “guztion ahaleginaz iritsi gara egoera berri honetara”. Horregatik, “bide egiten” jarraitzera deitu du, “salbuespen legedia guztiz bertan behera gera dadin eta presoek etxerako bidea hartu dezaten”.

Abuztuaren 27ko manifestazioa, Plaza Eliptikoan burutuko da, 19:30etan hasita.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude