Sarek urtarrilaren 8ko mobilizazioa herrietara eramango du osasun egoeraren ondorioz

Sare herritarrak Covide 19ak eragindako egoera kontuan hartuta, atsekabe handiz, urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zen manifestazio jendetsua herrietara eramango duela adierazi du gaur.

Euskal presoen eskubideen defentsan aritzen den eerakundeak adierazi duenez, “ez da erabaki erraza izan, bigarren urtea baita aldarri beraren gerizpean pertsona ugari biltzen dituen mobilizazio handi hau baztertzen dugula. Baina argi daukagu bizitzen ari garen egoera honetan, non gero eta positibo gehiago dauden eta gaixotasuna erraz kutsatzen den, 80.000 eta 100.000 pertsona artean elkartzen dituen mobilizazio bat deitzea arduragabekeria dela, eta Sarek kosta ahala kosta sahiestu nahi du hori”.

Hala ere, Sarek ez du baztertu plazaratu nahi zuen aldarrikapena, data “ikur bat delako euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenaren barruan”. Bestetik, “nahiz eta azken urte hau garrantzitsua izan espetxe-politikan hainbeste espero genuen aldaketari dagokionez, euskal preso gehienak Euskal Herrititk kanpoko espetxeetan daudelako oraindik, eta gradu-progresioa blokeatuta dagoelako eta, ondorioz, presoek ezin dutelako egin etxera itzultzeko prozesua”. Azkenik Sarek gogoratu du pandemiak “eragin zuzena duela presoengan eta haien haien senideengan. Berriro ere zailtasunak daude zenbait espetxetan bisitak egiteko, bereziki aurrez aurrekoak”.

Horregati, Sarek azpimarratu du urtarrilaren ian aldarrikapena bizirik mantentzea eta Euskal Herriko herri guztietako kaleak betetzea “bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea, etxerako bidea”.

Horrela bada, Sarek herrietan elkartzera deitu du, 17:00etan. Egingo diren mobilizazioetan behar diren segurtasun neurri guztiak beteta egingo direla adieraz du ere.

Bestalde, aurreratu bezala, goizean, Euskalduna Jauregian ordezkari politiko, sindikal eta sozialak elkartuko dira. Ekitaldiari hasiera emtaeko, mahai-inguru bat egingo da, ETA, GAL eta poliziaren indarkeriaren biktimekin.

Eta arratsaldean, gainerako herri eta hirietan bezala, presoen aldeko mobilizazioa burutako da ere Bilbon, 17:00etan hasita.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude