Sorturen Kongresua bihar bukatuko da Bizkaia Arenaren batzarrarekin

Gaurko 23:59ak arte Kontseilu Nazionala,  Berme Batzordea eta Kontuen Batzorea. Jakinak ziren Sorturen Nazio Idazkaritza osatuko zutenen proposamena eta orain, Nazio Kontseilua osatzeko proposatutako kideen izen-abizenak ezagutarazi eta bozkatu beharko dituzte Kongresu honetan akreditatutako kideek. Honakoak dira: Aiora Epelde Agirre, Ane Sainz-Espiga García, Asier Zamorano Arri, David Oroz Alonso, Eli Zubiaga San José, Haize Kortabarria Garetxana, Ibai Redondo Beitia, Iker Alcedo Cano, Karlos Monteagudo Fernández, Txoli Mateos González, Maddi Isasi Azkarraga, Gotzon Amaro López, Amaia Etxabe Goikoetxea, Clara Rouget Aranibar eta Gorka Mayo Hermoso de Mendoza.

Bestalde, Kongresuari amaiera emateko ekitaldia larunbaten egingo dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta bertan jainaraziko dituzte bozketaren emaitzak. Ekitaldiak “Sorturen komunitatea elkartzeko balioko du”, adierazi du ezkerreko alderdi independentistak. Bertaratzeko izena eman behar dute kongresurako inskribatutakoek www.partehartu.sortu.eus webgunean.

Ildo politikoari dagokionez, zuzendaritzak proposaturiko Herrigaia ponentzia nagusi da kongresuan; botoa eman zaten hamarretik zazpik babestu zuten. Sortuk adierazi duenez, txosten horretan jasotako erronka nagusiak eta hurrengo urteetako asmoak “partekatzeko unea” izango da biharko batzarra, eta kongresua bukatuta, “aldaketa politiko eta sozialerako borroka indartzea” izango da Sorturen datoen hilabeteetan: “Independentziarako indarra metatzea izango da xedea; batetik, aldaketa politiko eta soziala biatzen ruten eragileekin elkarlana eta aliantzak bilatuz; bestetik, herritarrekin batera mobilizazio eta ekimenetan aktibo izanez, eta, azkenik, ezker abertzaleko kidegoa esparru ezberdinetan aktibo bilakatuz”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.