Suediako ikasle gazteei ongi etorria egin zaie Mendibile Jauregian

Aurten ere herriko Udalak ongi etorria eman die Suediako Rudbeck Gymnasium Institutuko ikasle gazteei. Mendibile Jauregian izan zen ekitaldia. 

Europako iparraldeko ikasle eta irakasleekin batera Barandiaran Instituaren irakasleak eta Hezkuntza Sailaren teknikaria ere izan ziren Mendibilen. 

Udalaren aldetik lehen alkateordea den Estibaliz Bilbao eta Hezkuntza Sailaren ardura duen Enara Diez egon ziren ongi etorria emanez.

20 urte igaro dira jadanik Barandiaran BHIk Suediatik etorritako ikasleekin trukaketak egiteko programari hasiera eman zionik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude