Torresoloko igerilekuak bihar itxita egongo dira

Bihar, abuztuak 1, larunbata,  Torresoloko kirol-instalazioak itxiko ditu, prebentzioz, desinfekzio intentsiboko lanetarako, nahitaezko txostenak jaso ondoren eta instalazioetako langileen artean COVID19 kasu bat detektatu ondoren ezarritako protokoloak betez.

Halaber, udalak erabiltzaile guztiei gogorarazi die “instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen direla, horretarako ezarritako protokoloei arretaz jarraituz”.

Leioako Udalak nabarmendu du “garrantzitsua dela osasun-agintariek agindutako prebentzio-neurri guztiak betetzea, bereziki, maskara erabiltzea eta eskuak maiz garbitzea”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.