Torturaren aurkako konzentrazioa deitu dute Bulebarrean

Sortu Leioak bihar, otsailak 13, Joxe Arregi jasandako tortura polizialen ondorioz erahil zuteneko 40. urteurrena betetzen denean, konzentrazioa konbokatu du Leioako Bulebarrean, arratsaldeko 19:00etan.

Ezker independentistaren antolakunde politikoak zabaldu duenez, Leioan 33 pertsona torturatu dituzte indar polizialek, Euskal Memoria Fundazioak egindako ikerketa-lanaren arabera, 2017an argitaratu zena.

Aipatu Fundazioak bildu eta argitaratutako datuen arabera, 5.657 euskaldun dira Euskal Herrian dauden indar polizial ezberdinek torturatutako pertsonak. Horietatik 4.755 gizonezkoak izan ziren eta 902 emakumezkoak. Gzutietatik %42,3 aske geratu ziren tortura jasan ondoren, eta % 57,4 espetxeratuak.

Horregatik biharko konzentrazioan torturen aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak exijitu dituzte elkarretaratzean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.