Leioako Udalak udako hilabeteetan eskainiko dituen ikastaro trinkoen matrikula epea ireki du Mastitxu Euskaltegian. Matrikula gaur ireki da eta datorren ekainaren 22an, asteartean, itxiko da uztaileko ikastaroetarako.
Mastitxu Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskainiko ditu udan, HABEren mailak egiaztatzeko ikastaroez gain.
Udako ikastaro hauetan 85 eskola-ordu emango dira astelehenetik ostiralera, goizeko 8: 00etatik 13: 30era. Eskolak ekainaren 29an hasi eta uztailaren 21ean amaituko dira.
Irailean eskolak hilaren 2an hasiko dira, eta irailaren 24an amaituko. Iraileko ikastaroetarako matrikula uztailaren 7an ireki eta 12an itxiko da.
Ikastaro horien aprobetxamendu egokia egiaztatzen dutenek euskara ikasteko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte.
+ Info
Mastitxu Euskaltegiaren webgunea www.euskaltegileioa.com
e-posta euskaltegi@leioa.net
Telefonozko informazioa Teléfono 94 464 00 02