Udalak bertan behera utzi du Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

Leioako Udalak abenduaren 13an ospatu behar zen Leioako XXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka bertan behera uztea erabaki du, COVID-19ren hedapenak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta. “Erantzukizunagatik eta pertsonen segurtasuna bermatzeko” hartu da erabakia, udalak adierazi duenez.

Tradizio handiko hitzordua da Azoka. Gure lurraldeko produktuekin Gabonetako menuak egiteko hitzordu aproposa da, eta urtero 12.500 pertsona inguru biltzen ditu.

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka herriko Udalak antolatzen du Leioako Kirolzaleak elkartearekin batera. Kutxabanken babesa du, eta Kalitatea elkarteak Eusko Label produktuekin laguntzen du.

Bertako produktu fresko eta kalitatezkoak saltzeaz gain, baserriko animaliak erakusteagatik, landa-munduaren inguruan egiten diren haurrentzako jarduerengatik edo “behirik politena” eta “gehien pisatzen duen behia” lehiaketengatik ere ezaguna da. Ezin ahaztu, Bizkaiko ekoizleentzat zuzendutako Idiazabal Jatorri Deiturako Gaztaren “Leioako Udala” saria ere.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude