Udalak Dominikar Errepublikan finantzatzen duen lankidetza programa ezagutzeko aukera hilaren 24an

2000. urteaz geroztik, herriko Udalak Dominikar Errepublikaren Casa Abierta erakundearekin zabalik du programa bat, Edex euskal erakundearen bitartez babesten duena. Urteotan guztiotan lankidetza hitzarmena bana sinatu du erakune horrekin.

Lankidetza horri esker, bertan martxan diren proiektuak ezagutzeko aukera egongo da urriaren 24an, 18:30ean, Kultur Leioan, udalak antolatutako hitzaldi baten bitartez. Bertan Dominikar Errepublikako Casa Abierta Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari Juan Raddames de la Rosak parte hartuko du.

Dominikar Errepublikan egindako lankidetzaren ardatza “gizarte kolektiboei laguntzea da, eskubideen eta generoaren ikuspegitik bizimodu osasungarriak sustatuz, herritargoa eraikitzeko”, Udalak ezagutzera eman duenez.

Udalaren elkartasun ekimen horri esker “52.148 neska-mutil, 12.846 nerabe eta gazte, 2.535 irakasle, 5.289 guraso, 1.193 familia bitartekari, 497 gazte animatzaile eta 311 erakunde komunitario baliatu dira urte hauetan guztietan”, udal iturrien arabera.

Lan horren guztiaren ardatza helburu hauek lortzeko prozesuak sustatzea izan da: herritarren parte-hartzea bideratzen duten tresnak sustatzea, haurtzaroaren eta nerabezaroaren aldeko ekintza kolektibo batetik abiatuta; herritar kontzienteak sustatzea, eskubideez baliatuta, parte-hartze aktiboaren, ikaskuntzaren eta ekintzaren bidez; eraldaketa ekarriko duen laguntza ematea hezkuntzaren eta sormenaren alorrean; eskubideen, erantzukizunen eta betebeharren titular bakoitzaren erantzukizunak identifikatzea eta, azkenik, talde lanean sakontzea, jarrerak eta trebetasunak garatzeko tresna gisa, udalak argitaratutakoaren arabera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.