Udalak elkarretaratzea deitu du genero-indarkeria kasu bat errefusatzeko

Udalak errefusatu egin du bizilagun batek bere bikotekideari eragindako genero-indarkeriako kasu bat, eta elkarretaratzea deitu du biharko, 12:00etan, Bulebarrean

Udalak irmoki errefusatzen du emakume batek bikotekidearengandik jasan duen genero-indarkeriako kasua, eta elkartasuna helarazi die bai biktimari bai haren familiari. Gainera, elkarretaratzea deitu du bihar, 12: 00etan, Bulebarrean.

Leioako Udalak gogorarazten du “emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.“

Egoera horrek “Leioan berdintasuna gauzatzeko Udalak eta Leioako gizarte osoak duten erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu” dio tokiko instituzioak kaleratu duen oharrean.

Hori dela eta, Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, abuztuak 14, 12: 00etan Bulebarrean. Halaber, osasun-agintariek eskatutako neurriak mantentzea gogorarazten da.

Udalak, gainera, antolatzen diren gaitzespen-ekintza guztiekin bat egin du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude