Umore Azokak 2021eko edizioaren kartel iragarlea hautatzeko lehiaketa jarri du martxan

Leioako Udalak Umore Azoka- Kale Artisten Azokaren 2021eko edizioaren sustapen-kartela hautatzeko lehiaketa deitu du.

Maiatzaren 20, 21, 22 eta 23an izango da hurrengoko edizioa, eta interesa duten guztiek, partikularrek zein enpresek, bere lanak aurkeztu ditzakete lehiaketa honetara.

Lehiakide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztea izango du.

Lehiakide bakoitzak nahi duen teknika erabil dezake, bai eta edozein arte-modalitate, argazkiak, marrazkiak eta abar baliatuta ere. Lanek, betiere, originalak eta ikusi gabeak izan beharko dute.

Bestalde, lanek generoak irudikatzean orekara joko dute, rolak eta betiko estereotipoak agerira ekarri gabe, eta trataera gutxiesgarriak ekidingo dira sexu, arraza, adin, kultura eta sexu-aukeren ezberdintasunari dagokionez.

Lehen saria 1.200 eurokoa izango da, zergak barne.

Lanak aurkezteko epea: azaroaren 1etik abendua- ren 9ra, 14:00ak arte.

Lanak Kultur Leioara (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solai- rua, 48940 Leioa, Bizkaia) bidali beharko dira, euskarri informatikoan.


Info + 

Lehiaketaren oinarriak  Umore Azoka 2021

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude