Vatikanoak ez ditu onartu Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohiak aurkeztutako alegazioak

Vatikanoko Signatura Apostolikoaren Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Opus Deiren agindupeko Gazteluetako Bizkaiko ikastetxeko irakasle ohi batek aurkeztutako alegazioak. Ikasle bati adin txikikoa zenean sexu-abusuak egiteagatik bi urteko zigorra ezarri zioten.

‘El Correo’ egunkariak aurreratu duenez, Signatura Apostolikoaren Auzitegi Gorenak, Eliza katolikoaren barruan Zuzenbide Kanonikoaren Kodea nola aplikatu interpretatzen duenak, Jose Maria Martinez Sanz Gazteluetako irakasle ohiaren abokatuak ere kargutik kendu du Vatikanoak.

Organo horrek berak ireki zuen berriro Gazteluetako auziari buruzko eliz prozesua, Frantzisko aita santuaren aginduz.

Auzitegiaren ustez, Martinezen abokatuek ez dute zuzenbide kanonikoko titulazio akademikorik egiaztatu, ezta auzitegi-esperientziarik ere elizaren ordenamenduan, iturri beraren arabera.

Irakasle ohiak aurkeztutako alegazioak atzera botatzeko erabakia «oso pozik» hartu du biktimaren familiak, haren aita Juan Cuatrecasasek Efe agentziari adierazi dionez.

«Ez nuen besterik espero –baieztatu du–; izan ere, epaia atera baino lehentxeago errekusazio bat aurkezteak eta lehen minututik ez egiteak oso gutxi dio errefusatzeari buruz». Bere ustez, «ez dago epaimahaia errefusatzeko argumentu sendorik».

Cuatrecasasek adierazi du orain irakasleak abokatu berriak aukeratu beharko dituela prozesuarekin jarraitzeko, eta ebazpena «positiboa» izatea espero duela, «justizia arruntean kondena irmoa dagoelako», gogorarazi du.

Jose Maria Martinez Sanzi hamaika urteko kartzela-zigorra ezarri zion Bizkaiko Auzitegiak 2017an, ikasleetako bati sexu-abusu jarraituak egiteagatik, 2008an eta 2010ean, baina Auzitegi Goren espainiarrak bi urtera jaitsi zion zigorra, eta ez zen kartzelan sartu.

Elizak duela hilabete batzuk ireki zuen berriro kasu honi buruzko barne ikerketa, duela urte batzuk abusatzailearen aldeko adierazpenarekin itxi ondoren.

Frantzisko aita santuak eskatuta egin zuen, 2022ko udan Erroman kasuaren biktimarekin elkarrizketatu ondoren, Jordi Évole kazetariak aita santuarekin egindako dokumental baterako topaketa batean. Bertan, mina eta indarkeria pairatu zuten hainbat gaztek lagundu zioten.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude