Jo ta ke irabazi arte

Gaurgeroa Pentsionistak

Euskal Herriko pentsionisten elkarteak, GAUR­ GEROAk Araba-Bizkaia-Gipuzkoa eta Nafarroan hurrengo hilabeteetan izango diren mobilizazioe­ tan parte hartzeko deia egiten du, kaleak berriro betetzeko: Azaroaren 16an Bilbo-Donostia-Gasteiz eta lruñean manifestazio erraldoietan, Abenduaren 12an EAE eta Nafarroako Legebiltzarrean, eta urtarrilean mobilizazio eta Greba orokorrean.

Bi urte joan dira jadanik asteroko elkarretara­tzeekin eta argi daukagu gure agintariak mobili­zazioekin bakarrik ohartzen direla gure egoeraz.

2018an pentsioak %0,25 baino gehiago igotzea lortu genuen, baita faktore jasangarria atzera­tzea, pentsio minimoak eta alarguntasunena ho­betzea eta SMI delakoa 900€ra igotzea.

Bukatugabeko lorpena eta, oraindik gaur egun, betegabe daude zenbait erabakiz, oraindik ere garantiarik gabe jarraitzen dute pentsioek pentsio sistema publikoan.

Joan-etorrian ari dira Gobernu eta hauteskundeak, baina erabakiak hartu barik, pentsioen erreformak zein lan erreformak indarrean daude eta murrizketek aurrera jarraitzen dute, gure belaunaldia eta hurrengoak bizi baldintza gogor eta zailagoetara kondenatuz.

Ez dugu nahi geuri arrazoia ematea, ezta zoriontzea gure mobilizazioengatik; Euskal Herriko pentsionisten Mugimenduarekin batera, neurriak nahi ditugu, epeka, eta gure eskaerak gauzatzeko baliabideak.

Pertsona nagusiek eta pentsiodunen beharrek ezin dituzte atzerapenik jasan, ezta Madrilgo giza elkarrizketa edota Toledoko Ituneko saio gehiagorik, hain zuzen horiek izan dira-eta pentsio-sistema publikoa txarragora eta pribatizatzera bideratu dutenak.

Horregatik pausu bat aurrerago emango dugu: burte biren ondoren presioa indartzea erabaki dugu eta beste jendarte taldeekin indarrak lotuko ditugu (gazteak, emakumeak, langileak, autonomoak…), guztion arazoen jatorria bera da-eta; ez dago pentsio duina, soldata duin barik; ez dago berdintasunik, jendartearen %50 diskriminatuta badago, eta, azkenik, ez dago demokraziarik aberastasun banaketa orekaturik gabe.

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduaren borroka ez da denbora-pasa, irabazteko apustua baizik. Bere eskaerak geureganatzen ditugu eta behingoan ondokoa exijitzen dugu: pentsio eta soldaten eros-ahalmena berreskuratzea eta automatikoki urtreroko birbaloratzea legez, KPIaren arabera gutxienez; gutxiengo pentsioa 1.080 € eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) 1.200 €, Europar Dutun Soziala betetzeko; 2010 eta 2012ko lan erreformak deuseztatzea, baita 2011-2013ko pentsio erreformen atzerazko neurriak ere; emakumeen kalterako diren soldata eta pentsioen arrakalaz bukatzea; 40 urte kotizatu ondorengo pentsio aurreratuen penalizazio desagertzea; diru publikoez giza-osasun arloko zerbitzuen sare publikoa garatzea; diru publikoez giza-osasun arloko zerbitzuen sare publikoa garatzea.

Pentsioak ezin dira izan hauteskunde-merkatugaiak; EAE eta Nafarroako, baita Estatuko instituzuioek bizi-baldintza duinak, pentsioak eta langileen soldatak bermatzea exijitzen diegu.

Espainiako estatuak eta aberatsen alde gobernatzen dutenak Pentsio-sistema publikoa suntsitzen ari dira; Estatuak aberastasuna biltzen du gutxi batzuen eskuetan, bere herri eta pertsonen bizi-baldintzen kalterako.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude