2022-2023 ikasturteko kirol ikastaroen eta jardueren hasiera Sakonetan

Aste honetan lehorreko jarduerak hasiko dira Sakoneta kiroldegian

Oporretako geldialdiaren ondoren, ostegunean, irailak 1, lehorreko jarduera guztiak hasiko dira Sakonetako kiroldegian. Hala, ikastaro eta jardueretan izena eman zuten guztiek 2022-2023 ikasturte berriari ekin ahal izango diote.

Ikasturte honetako jardueren eskaintza oso zabala da, eta mota guztietako kirol premiei erantzutera bideratuta dago, bai nagusiei nahiz haur eta gazteei dagokienez: dantzak, bodycomplet, bodypump, indoor zikloa, combi-gym, esgrima, luzaketak, gaztefit, artikulazio gimnasia, hirugarren adinekoen gimnasia, hipopresiboak, muskulazioa & fitnessa, padela, pilates, psikomotrizitatea, tonifikazioa, txikifit, xumba eta yoga.

Uretako jarduerak

Bestalde, ikasturte honetako uretako jarduerak –aquagym eta igeriketa eskolak– irailaren 12an (astelehena) hasiko dira, bai gazteentzat nahiz nagusientzat.


Info +

Ikastaroak Sakonetan  2022/2023ko Ikastaroak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.